‘Vitoria, 3 de Marzo’ filmaren erronka nagusietako bat, gertakarietaz gain, testuingurua eta jantziak fideltasunez girotzea da; hau da, 1976ko grebekin eztanda egin zuen “apaiz eta militarren” hiri hura girotzea.

Lan honen arduraren zati handi bat jantzien ekipoaren buru den Nerea Torrijos figuringilearena da. Ekipo honen ardura aktore zein figuranteen (tartean, ‘grisak’) jantziak birsortzea eta filman parte hartuko duten ehundaka extren jantziak ikuskatzea da.

Nereak berak guzti honen prestakuntza prozesua, lehenengo egunen gogortasuna eta proiektu garrantzitsu honekiko ilusioa azaldu dizkigu.

Leave a Reply