‘Vitoria, 3 de Marzo’ filmaren grabaketa hasiera intentsitate handiz bizi ostean, bigarren astea Martxoaren 3aren aurreko tramak garatzeko baliatu da: grebaren prestakuntza, protagonisten arteko harremana edota pertsonai ezberdinen istorioak.

Aste honetan filmatutako sekuentzien zati handi bat barnealdeetan garatu bada ere, Adurtza, Judimendi edota Zaramaga auzoak kanpoaldetako eszena batzuen lekuko zuzenak izan dira. Pelikularen grabaketak hirugarren asteari aurre egingo dio bihartik aurrera.

Gainera, Martxoak 3 Elkarteak herritarren borondatezko parte hartzearen beharra azpimarratu du, azaroaren 1ean, 2an eta 4an Zaramagako San Frantzisko Elizako asanblada jendetsuak eta karga polizialak berreraikitzeko.

 


Filmaren webgune eta sare sozial ofizialetaz gain, grabaketaren inguruko informazio gehiago topatu dezakezue aktoreen eta ekoizpen taldeko kideen sare sozialetan. Adibidez, hemen dituzue Dorleta Rata Jones, Nacho G. Carreiro, Nitya Lopez Saitua eta Mikel Iglesias-en argazki batzuk:

Leave a Reply