Azken bi asteak barrualdeetan igaro ostean, aktore nagusiekin trama ezberdinak garatuz, ‘Vitoria, 3 de Marzo’-ren laugarren grabaketa astea Zaramagako San Frantzisko elizan garatu da, 1976ko Martxoaren 3ko sarraskia gertatu zen lekuan.

Bost egunez, sekuentzia jendetsuenak, zailenak eta dramatikoenak filmatu dira. Egun latz hura berreraikitzeak ekipo osoaren zein ehundaka figurante eta boluntarioen esfortzua exijitu du. Hiri osoak bere onena eman du Martxoaren 3a berreraikitzeko: greba orokor egunean elizara iristeko momentua, langileen asanblada eliza barruan, eta azkenik, karga polizialak eta sarraskia kanpoaldean.

Astean zehar, rodajeak bisita oso bereziak jaso ditu, besteak beste, Martxoak 3 Elkarteko kideak, extra bezala parte hartu dutelarik; edo Gorka Urtaran alkatea, Gasteizko Udalaren babesari esker posible izango den proiektu hau lehen eskutik ezagutzeko.

Deskribaezina da egun hauetan Zaramagan bizitakoa, bihartik aurrera ‘Vitoria, 3 de Marzo’ filmak azken grabaketa asteari ekingo dionean. Oraindik ere oilo ipurdiarekin. Zinearen bitartez, memoria berreskuratuz.

Leave a Reply