5. eta 6. grabaketa egunetan, ‘Vitoria, 3 de Marzo’ Los Ángeles elizara mugitu da, 1976ko lehenengo hilabeteetan Gasteizko elizak bete zituzten langile asanblada horietako batzuk berreraikitzeko.

Besteak beste, Areitio kremailera lantegiko emakume langileen papera oroitu da, Martxoaren 3ko greba orokorrean funtsezkoa. 400 pertsona baino gehiagok parte hartu dute sekuentzia hauen grabaketan; hauen anbientazioan Nerea Torrijosek gidatutako figuringile taldearen lanak izandako garrantzia ahaztu gabe.

Leave a Reply