1976ko gertakariak berreraikitzeaz gain, ‘Vitoria, 3 de Marzo’ istorio koral bat izango da, pertsonai ugariz osatutako pelikula bat; pertsonai horien istorioak gertakarien inguruan gurutzatuko direlarik. Istorioen istorio honen parte izango diren aktore nagusietako batzuk ezaugutu ditugu.

Alberto Berzal José Luis izango da, irrati lokal bateko kazetaria, Begoñaren aita -Amaia Aberasturik interpretatzen duen protagonista gaztea-. Hasieran kanpotik biziko dituen gertakariek bere familiarengan eta bere bizitza pertsonalarengan eragin zuzenaa izango dute azkenik.

Ruth Díaz Ana izango da, Begoñaren ama eta José Luisen bikotea. Urteak pasa ahala, harremanarekin ase gabe dabil eta bere bizitzako helburuak bete ez dituela uste du. Eduardoren agerpenak ezinegon sakon hori areagotuko du. Hiri osoari bezala, gertakariek ere zuzenean eragingo diote.

José Manuel Seda Eduardo izango da, aldaketaren testuinguruan etekin handiena lortzeko helburua duen enpresari pragmatikoa. Eskola zaharreko bere lagunekin konparatuta, moderatua eta elkarrizketarako irekia den arren, hauen alde jarriko da gertakariek bultzatuta. Bere helburuen artean Ana dago, Begoñaren familiari eraginez, Martxoaren 3ko gertakariekin batera.

Eta azkenik, Oti Manzanok Loli interpretatuko du, Andaluziatik emigratu behar izan duen emakumea. Ana eta Begoñaren etxean lan egiteaz gain, hauen konfidente eta lagunaren papera jokatuko du. Begoñaren kontseilaria izaten saiatuko da, bera eta bere gurasoekin bitarteko izan nahian. Greba mugimenduan ere parte hartuko du, gertakariek bultzatuta.

Leave a Reply