Amaia Aberasturi aktorea (Gautegiz Arteaga – 1997) Begoña antzeztuko du, ‘Vitoria, 3 de Marzo’ filmeko protagonista. Gasteizko herria ordezkatzen duen gaztea da Begoña: urte haietan zehar eraldaketa sakonak bizi zituen hiriaren eta herriaren metafora, azken finean.

18 urteko gaztea da, klase ertainekoa, ameslaria eta harroputza, pixkat burugogorra, adin honetako neska askok duten errebeldiaz blai. Gainera, Mikel izeneko gazte langile grebalari batetaz maiteminduta dago Begoña. Harreman honek bere aitarekin aurrez aurre ipiniko du.

Hala ere, aita-alaba-mutil laguna hirukote klasikoak osagai politiko eta soziala ere badu, kasu honetan. Beraz, Begoñaren heltze-prozesua kontzientziazio prozesu bat ere izango da.

Amaiak berak Begoñaren pertsonaian topatuko duguna azaldu digu. Honekin batera, pertsonai honek zein film honetan parte hartzeak duen garrantziaz aritu da ere.

Leave a Reply