AKTOREEN ZERRENDA ETA PERSONAIAK


AMAIA ABERASTURI

1997/04/28 – Gautegiz Arteaga (Bizkaia)

» Videobooka ikusi


BEGOÑA izango da filman, 18 urteko gaztea, erdi-mailako klaseko familia batean bizi dena. Filmean zehar, haren adinean normala den aldaketa-prozesu batetik igaroko du (heltzeko prozesua), baina modu berezi batean haren kasuan.

Begoña gazte ameslari eta harroa da, apur bat egoskorra; urte horiekin neska askok duten errebeldia du. Begoña greban dagoen langile gazte batez maitemindurik dago. Harreman hori dela eta, aitari “aurre egingo” dio. Alabaina, aitak, alabak eta mutil-lagunak osaturiko hirukote klasikoak, haien kasuan, badu osagai politiko eta sozial bat; horrenbestez, Begoñaren heltze pertsonalak kontzientzia-hartze bat ere ekarriko du berekin.

Begoñaren pertsonaia, azken batean, Gasteiz hiria bera ordezkatzen du: urte haietan aldaketa sakon bat izango zuen hiri baten –eta herrialde baten– metafora bizia da.


Ruth DíazRUTH DIAZ

1975/01/26 – Reinosa (Kantabria)

» Videobooka ikusi


ANA izango da filman, José Luisen emaztea, emakume gaztea oraindik, bere karrerari uko egin diona ezkontzeko, haren belaunaldiko beste emakume askok bezala. Hala ere, urteak igarota, ez dago guztiz pozik bere ezkontzan, eta haren espektatibak ez dira bete berak espero zuen moduan.

Eduardo agertzean, ernatu egingo zaio barnean daukan sakoneko asetasunik eza, izan zitekeen eta izan ez zenaren ingurukoa. Senarra eta umeak maite ditu, baina horrek ez du guztiz asebetetzen. Familian –hirian bezalaxe– piztuko den krisian, bitartekari-lanetan saiatuko da batzuen eta besteen artean, baina ez du lortuko.

Haren kasuan ere, gertaerek bultzatuko dute zirt edo zart egitera.


Jose Manuel Seda JOSE MANUEL SEDA

1968/08/10 – Sevilla

» Videobooka ikusi


EDUARDO izango da filman, enpresari pragmatiko baten paperean. Negozio-gizon postmodernoaren eredu berriaren erakusgarri ona. Eduardo ahalik eta etekinik handiena eskuratuz saiatzen da nabigatzen aldaketaren ur zurrunbilotsuetan. Anbizio handikoa da, eta printzipioak alde batera uzteko gai da, bere helburuak lortzearren.

Bestalde, argia, dotorea eta itxura onekoa da. Moderatua eta elkarrizketarako irekia ematen du, eskola zaharreko bere enpresari kideekin konparatuta; alabaina, unea iristen denean, azken horien alde jarriko da, gertaerek hala bultzatuta. Bere helburuen artean Ana bera dauka.


 ALBERTO BERZAL

 

» Videobooka ikusi


JOSÉ LUIS izango da filman, Begoñaren aita, berrogeitaka urteko kazetaria, bertako irrati txiki batean lan egiten duena. Familia nazionalistakoa izanik, frankismoa isiltasunean eraman du, familia aurrera atera ahal izateko. Harentzat, edozeren aurretik familia dago, kezka politikoak ere badituen arren, ez oso zehaztuak, dena dela.

Nolabait, ameslari bat da, alaba bezala. Pertsonaia kontraesankorra da, zalantzaz eta beldurrez betea. Eduardok tentatzen duenean patronalaren alde jar dadin, lan hobe baten truke, onartzea erabakitzen du, baina horrek barne-gatazka handia sortuko dio, horren ondorioz alaba aurrez aurre jartzeaz gain. Neurri batean, bere burua irmotzeko onartzen du… baina bere burua engainatu ere egiten du, horrek gauzak hobetzen lagunduko duela pentsatuz.

Azkenik, gertaeren dinamikak berak agerian utziko dio zer-nolako hutsegitea egiten ari zen. Zalantza da garaiz iritsiko ote den hura konpontzeko.


  MIKEL IGLESIAS

1996/07/10 – Rubí (Bartzelona)

» WEB


MIKEL izango da filman, gazte sutsua, iraultza egitea bere lehentasun behinenen artean daukana. Garai hartako gazte politizatuaren eredua da. Hala, poeta gorriei irakurtzen die, eta tratatu marxistak estudiatzen ditu, baina intelektual bat ere izan gabe.

Ekintza-gizona da, eta greba-mugimenduan bere saltsan dago. Begoñaz maitemindurik dago, eta ahaleginak egiten ditu neskak bere idealak har ditzan, borroka-lagun bihurtu nahian, neska-lagun baino gehiago. Alabaina –gaztetasuna dela eta, beharbada–, erabakiak itsumustuan hartzeko joera du.

Lagunen lagun zintzoa da, adiskidetasuna, lagunartekotasuna, garrantzizko balioa baita berarentzat.


 IÑAKI RIKARTE

1981 – Vitoria-Gasteiz

» Videobooka ikusi


JAVIER izango da filman, grebako langile-mugimenduaren liderretakoa; pertsonaia Martxoaren 3an rol nagusia jokatu zuten lider errealetako batengan oinarriturik dago.

Gizon gaztea da oraindik, baina hamaika borrokatan zaildutakoa; kausaren alde bizi da, baina, gainera, gizon atsegina da, adiskidetsua, bizitzan dauden gauza txiki onekin hunkitzeko gai dena. Ez da militante hotz eta grinagabea, lider karismatiko bat baizik.


OTI MANZANO

 Murtzia

» Videobooka ikusi


LOLI izango da filman, emigratu behar izan duen emakumea, Andaluziakoa jatorriz. Filmean, Begoñaren eta Anaren konfidente/adiskide-rola jokatuko du. Begoñari aholku ematen saiatuko da, oinak lurrean jar ditzan, bai eta neskaren eta gurasoen artean bitartekari izaten ere.

Greba-mugimenduan parte hartuko du, orobat, gertaerek horretara bultzatuta.


ANE PIKAZA

1984/10/26 – Bilbo

» Twitter


BLANCA izango da filman, Javierren neskalaguna. Emakume gazte eta independientea da, bere lanbideaz bizi da eta ideia propioak ditu. 70ko hamarkadako “lehenengo” feministen adibide bat da.

Begoñaren kontseilariaren papera izango du, kontu pertsonalen zein politikoen hastapenak irakatsiko baitizkio. Beste emakume asko bezala, nabarmendutako papera izango du Martxoko egun haietako greban.


PEPE PENABADE

1965/07/03 – Cabanas, O Vicedo, Lugo

» WEB


MANUEL FRAGA IRIBARNE Gobernazio ministroa izango da filman.


 IÑIGO DE LA IGLESIA

1977 – Madril

» Videobooka ikusi


EL RUBIO izango da filman.


ASIER MACAZAGA

Vitoria-Gasteiz

» Videobooka ikusi


GOBERNADOREA izango da filman.