‘Vitoria, 3 de Marzo’ filmaren parte izan nahi duzu? Martxoak 3 Elkarteak boluntarioak bilatzen ari da Gasteizko kaleak hartzeko, filmaren grabaketan boluntario moduan parte hartuz, oroimen eta omenaldi gisa.

extras3m

Martxoak 3 Elkarteak Gasteizen egingo den 1976ko gertakizun historikoen birsorkuntzan parte hartzeko deialdia egiten du. 1976ko gertakariak zinemara eramango dira eta gasteiztarron parte hartzea ezinbestekoa izango da. Gertakari horietan 5 langile erail eta ehundaka zauritu zituen Espainako Polizia Armatuak, erdia baino gehiago tiroz zaurituta.

Asmoa duela 41 urte gertakarien lekuko izan ziren tokiak gasteiztarrez betetzea da ‘VITORIA, 3 DE MARZO’ film luzean. Filma Gasteizko herriaren omenaldia izango da bertan egon ziren eta eraso kriminala jasan zuten pertsona guztientzat.

Ez da trebetasun berezirik behar. Eta ez dira aktore profesionalak izan behar. Produktorarekin honako konpromisoa hartu du elkarteak: Gasteizko kokaleku horiek berriro jendez betetzea, boluntario horiek berriz ere agerian jar dezaten herriak ez duela ahaztu eta ez duela inoiz ahaztuko langileriaren aurkako sarraski hura.


APUNTATU ZAITEZ
IZENA EMAN BETEKIN HONETAN
Informazio gehiago: 644 84 76 59

Eszena jendetsuak data eta leku ezberdinetan filmatuko dira. Gasteizko hiritarren kolaborazio boluntarioa beharrezkoa izango da. Garrantzitsua da lehenbailehen apuntatzea koordinazio lanak errazteko:

» Urriak 11, asteazkena | EMAKUMEEN MANIFESTAZIOA | 50 emakume eta 20 gizon
» Urriak 12, osteguna | MANIFESTAZIOA | 50 gizon
» Urriak 13, ostirala | EMAKUMEEN ASANBLADA | 75 emakume eta 25 gizon
» Urriak 14, larunbata | GIZONEN ASANBLADA | 200 pertsona, gehienak gizonak
» Azaroak 1, asteazkena | SAN FRANTZISKO ELIZA | 300 pertsona, gehienak gizonak
» Azaroak 2, osteguna | SAN FRANTZISKO ELIZA | 300 pertsona, gehienak gizonak
» Azaroak 4, larunbata | SAN FRANTZISKO ELIZA | 300 pertsona, gehienak gizonak

Leave a Reply