‘Vitoria, 3 de Marzo’ filmaren lehenengo grabaketa astean zehar eszena jendetsu eta ikusgarrietako batzuk filmatu dira jada: manifestazioak, karga polizialak, asanbladak…

Herritarren partehartzea ezinbestekoa izaten ari da pelikula hau posible egiteko eta 1976an aztoratutako Gasteiz hura berreraikitzeko. Martxoak 3 Elkarteko bozeramailea den Andoni Txaskok azaldu digunez, ‘Vitoria, 3 de Marzo’ filmak hiri osoaren laguntza beharko du, aurrera atera ahal izateko eta ahanztura gainditzeko.

Asteburu honen ostean, azaroko lehenengo egunetan eszena masibo gehiago filmatuko dira, Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan, 1976ko Martxoaren 3ko sarraskia gertatu zen tokian.

Leave a Reply