Txabe Atxa ‘Vitoria, 3 de Marzo’ filmeko kasting zuzendaria da, aktoreen zein figuranteen arduraduna, eta 1976ko martxoaren 3an gertatutakoa gogoratzeko «beharrezko pelikula» gisa definitu du proiektua.

Txabek bere lanaren inguruko xehetasunak eta proiektu honen inguruko lehenengo inpresioak kontatu dizkigu, baina honetaz gain, figurante edo boluntario moduan pelikularen grabaketan parte hartzen ari diren pertsona ezberdinen ahotsak jaso ditugu ere.

1976ko Martxoaren 3a lehen eskutik bizi zutenak badaude, baina baita jende gazteagoa ere, omenaldi gisa egun horiek oroitu nahi dituztenak edo filmaketa bat nola funtzionatzen duen ezagutu nahi dituztenak. Pertsona guzti hauek gertatutakoaren memoria bizirik mantentzeko ekarpena egitea erabaki dute.

Aste honetan, azaroaren 1ean, 2an eta 4an, 600 pertsona behar dira 1976ko Martxoaren 3ko asanbladak berreraikitzeko. Berriro ere, Martxoak 3 Elkarteak herritarren kolaborazioa eskatu dute, egun hauetan ahalik eta jende gehiena bildu ahal izateko. Bereziki, azaroaren 2ra begira, osteguna eta lan eguna izanda esfortzu berezia exijituko duelako beharrezko jende guztia biltzeko.

Betekin honen bitartez apuntatu zaitezke, edo baita 644 84 76 59 telefono zenbakian ere.

Leave a Reply