Gaur, urriak 9, ‘Vitoria, 3 de Marzo’ filmatzen hasi da, Arabako hiriburuan 1976ko martxoaren 3ko gertakariak birsortuko dituen filma. Grabaketa 5 astez luzatuko da eta dagoeneko ekipo osoa martxan dago posible egiteko.

Gainera, bideo honetan Pako Ruiz, Oskar Bañuelos eta Asier Bilbao ekoizleen hitzekin kontatzen dugu, urte luzeetako lanaren ostean aurrera eramango den proiektu honen inguruko hainbat gako azaltzeko.

Herritarren partehartzea ere eskatu dute sekuentzia garrantzitsuenak eta jendetsuenak berreraikitzeko, besteak beste, asanblada eta manifestazio ezberdinak edota Zaramagako elizako sarraskia bera.

Leave a Reply