1976ko Martxoaren 3ko sarraskiaren inguruko pelikula bat izateaz gain, ‘Vitoria, 3 de Marzo’ memoriaren aldeko eta gertakari hauen arduradunen zigorgabetasunaren aurkako alegatu bat ere bada.

Filmaketaren bosgarren eta azken astean zehar grabatutako sekuentzietan, Manuel Fraga Iribarne, Martín Villa edo Gobernadorea bezalako pertsonai ilunak agertu dira. Inoiz ez ziren gertatutakoagatik epaituak izan eta, zigorgabetasunaren babesean, euren karrera politikoekin jarraitu zuten. Horietako batzuk bizirik jarraitzen dute, gainera.

Fraga eta Gobernadorea interpretatzen duten Pepe Penabade eta Asier Macazagarekin hitz egin dugu. Pertsonai hauek gertakarietan zein pelikulan izandako papera azaldu dute, proiektu honen parte izatearen garrantziarekin batera.

Leave a Reply